Ber4. BERPIZTU

Orain dagokigun BERPIZTU fasean mantalak erakutsiko ditugu. Elkarte bakoitzarentzat pertsonalizatu diren mantalak herriko establezimenduetako erakusleihoetan erakutsiko ditugu. Denon artean ikusgarritasuna emango diegu Urretxuren eta Zumarragaren alde lan egiten duten elkarte guztiei. Bi-Tarteanek ere, herriaren alde lan egiten duen elkarte gisa, badu bere mantala!

Establezimendu bakoitzari elkarte bateko mantala egokituko zaio, eta urriaren 24tik azaroaren 6ra arte establezimenduetako erakusleihoetan erakusgai jarriko da. Kartel bat ere banatuko da mantalaren osagarri bezala.

Azaroaren 7tik 11ra mantalak elkarteei banatuko zaizkie.