Cada comerciante contará con un trozo de cuerda azul, y se formará una larga cuerda azul formanda con la suma de todas las partes.
Bi-Tartean Elkarteak irailean hasi eta gabonak arte luzatuko duen «Elkarrekin, onena aukeran» kanpaina gauzatuko du.
«Elkarrekin, onena aukeran», merkatarien marka irudia indartzeko erabiliko den kanpaina izango da. Merkatariei indibidualki eta elkarteari orokorrean ikusgarritasuna ematea izango da asmoa.
Helburua, hurbileko merkataritzaren marka identitatea eta errekonozimendua indartzea izango da, merkatarien ikusgarritasuna azpimarratzea, herritrrei elkartuta egotearen onurak azpimarratzea. Izan ere, elkarrekin eskaintza komertzial sendoa osatzen dute.
Soka urdin bat erabiliko da metafora gisa merkatarien arteko batasuna eta Urretxuko eta Zumarragako kalitatezko eskaintza irudikatzeko.
Merkatari bakoitzak soka urdin zati bat izango du eta zati guztiak batuz soka urdin luze bat osatuko da.
Astero, merkatari talde bat izango da protagonista eta aste horretan euren establezimenduetan egingo diren erosketen artean bakoitzak erosketa bale baten zozketa egingo du.
Egunero gainera, merkatari bati ikusgarritasuna emango zaio sareetan.
Kanpaina hau gabon egunen atarian bukatuko da eta amaiera ekitaldi bat egingo da herriko beste eragile bazuekin elkarlanean merkatariek egingo duten bideaoaren emanaldiarekin bat egingo duena.