Zure klik onena? Tokikoa aukeratzea

Zure klik onena? Tokikoa aukeratzea

Bi-Tartean, Urretxuko eta Zumarragako Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresarien Elkarteak, Gabonetako kanpainia abiarazi du. Kanpainaren helburua  gertuko merkataritzaren balioa azpimarratzea, hiri-paisaia atseginagoa eta bizirik mantentzea, merkataritza markaren irudia sendotzea eta tokiko kontsumo-ohiturak indartzea da.

Kanpainaren indarra handitzeko, elkarteak hainbat ekintza burutu ditu Udalekin elkarlanean.

 

Galtzagorri, kanpainaren pertsonaia berria

Aurten, elkarteak Galtzagorria aurkeztuko du, bihurria, alaia eta laguntzeko prest dagoen pertsonaia berria. Galtzagorria izango da gertuko merkataritzaren defendatzaile nagusia, eta bere mezua argia da:

👉 “Zure klik onena? Tokikoa aukeratzea.”

Helburua da herritarrak gelditzera, hausnartzera eta erosketa arduratsu eta kontzienteak egitera gonbidatzea.

Galtzagorria presente egongo da Gabonetan zehar.sare sozialetan, establezimenduetan eta… nork daki! Agian herritarren etxeetan ere agertuko da!

Gainera:

  • Olentzero eta Mari Domingiren irudi erraldoiak jarri dira, urtarrilaren 6a arte egongo dira ikusgai.
  • Kaleetako argiak piztuko dira Urretxun eta Zumarragan. Aurten, merkataritza-irizpideak kontuan hartuta, argiteria baliatuta interesguneak sortzeko lehen urratsak eman dira.
  • Establezimenduak Gabonetako giroz apainduta egongo dira.
  • Merkataritza sustatzeko, zenbait establezimenduk proposamen bereziak eskaini dituzte kanpainaren hasieran.
  • Erosketa bakoitzeko boletoak banatuko dira. Horietako batzuek sari zuzena izango dute; gainerakoak abenduaren 19ko zozketarako gordeko dira.
  • Zozketa: Abenduak 19, 20:00etan, Areizaga Kalebarren.
  • Abenduaren 3an Street Escape berezia egingo da LH5–DBH2 arteko gaztetxoentzat, Urretxu eta Zumarragako udaletako Euskara Zerbitzuekin elkarlanean.
  • Abenduaren 1–16 herritarrek beren erakusleiho gustokoena bozkatu ahal izango dute.
  • Gabon guztietan zehar proposamen bereziak eta merkatarien ekimenak gure establezimenduetan.

¿Tu mejor clic? Elegir coemrcio local.

Bi-Tartean, la Asociación de Comerciantes, Hosteleros y Empresas de Servicios de Urretxu y Zumarraga, ha puesto en marcha la campaña de Navidad. El objetivo de la campaña es destacar el valor del comercio de proximidad, mantener un paisaje urbano más agradable y vivo, reforzar la imagen de marca del comercio y fomentar los hábitos de consumo local.

Para dar más fuerza a la campaña, la asociación ha llevado a cabo diversas acciones en colaboración con los Ayuntamientos.

 

Galtzagorri, el nuevo personaje de la campaña

Este año, la asociación presentará a Galtzagorri, un nuevo personaje travieso, alegre y siempre dispuesto a ayudar. Galtzagorri será el principal defensor del comercio local y su mensaje es claro:

👉“¿Tu mejor clic? Elegir comercio local.”

El objetivo es invitar a la ciudadanía a detenerse, reflexionar y realizar compras responsables y conscientes.

Galtzagorri estará presente durante todas las Navidades en las redes sociales, en los establecimientos y… ¡quién sabe! ¡Puede que incluso aparezca en las casas de l@s vecin@s de Urretxu y Zumarraga!

Además:

  • Se han colocado las figuras gigantes de Olentzero y Mari Domingi, que podrán verse hasta el 6 de enero.
  • Se encenderán las luces en las calles de Urretxu y Zumarraga. Este año, teniendo en cuenta criterios comerciales, se han dado los primeros pasos para crear zonas de interés mediante la iluminación.
  • Los establecimientos estarán decorados con ambiente navideño.

Para reforzar la campaña, varios establecimientos han ofrecido propuestas especiales al inicio de la campaña.

  • Se repartirán boletos por cada compra. Algunos tendrán premio directo; el resto se guardará para el sorteo del 19 de diciembre.
  • Sorteo: 19 de diciembre, a las 20:00, en Areizaga Kalebarren.

 

  • El 3 de diciembre se celebrará un Street Escape especial para jóvenes de 5º de Primaria a 2º de la ESO, en colaboración con los Servicios de Euskera de los Ayuntamientos de Urretxu y Zumarraga.
  • Del 1 al 16 de diciembre, la ciudadanía podrá votar su escaparate favorito.