

Merkatariek bere jarduna gauzatzen duten inguruarekin lotura zuzena dutela sinetsita eta bere konpromisoa adierazteko data berezietan eta jai ospakizunetan parte hartzen dute.
Martxoak 8.
Martxoaren 8ko ospakizunen harira, Urretxuko eta Zumarragako emakume merkatariek, ostalariek eta zerbitzu enpresariek argazkia atera dute Areizaga Kalebarren plazan euren indarra, elkarlana eta lotura bistaratzeko. Lankide gizon merkatariak, ostalariak eta zerbitzu enpresariak ere lagun izan dituzte.
Ondoren mokadutxoa egiteko eta elkarrizketarako tartea hartu dute.
Korrika.
“Urretxu eta Zumarragako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresak ere korrikaren bat! “
Euskararen normalizaziorako bidean dendetan, tabernetan eta enpresetan Korrikarekiko atxikimendua adierazteko eta herritarrak ere (martxoaren 23an Korrika gure herrietatik pasatzen den egunean) #HarroHerri, merkatari elkarteak kilometroa erosi zuen eta korrikara batzeko deia egiteko sareak erabili ziren.
Zumarragako Santa Isabek Jaiak.
Merkatariek herrian antolatzen diren ekintzekiko konpromezuari eutsiz, Zumarragako Santa Isabel jaietan egiten den danborradan parte hartu dute aurten ere.
Elkarteak konpainia berria sortu zuen iaz eta aurten batez ere merkatariz baina baita zenbait herritar ere lagun dituztela 51 laguneko taldeak hartu du parte. Ilusio handiz egin dituzte prestaketak. Dendak itxi eta entseguetara joan dira eta iaz bezala, giro onean aritzeko parada izan dute. Merkatari taldea indartzeko balio izan du.
Urretxuko Santa Anastasia Jaiak























