Aurtengo Gabonetan, merkatariek bat egin dute gure herrietako txoko guztiak argiztatzeko. Bideo berezi bat egin dute, argia eskuan, iluntzean erakusleihoetako argiak elkarrekin piztuz eta indarra, sormena eta kalitatea batuz.
Bideoak jaso du apurka-apurka, merkatariak nola joango diren batzen eta nola ospatu duten Areizaga Kalebarren plazan elkarrekin indartsuak direla eta kalitatezko eskaintza osatzen dutela. Musikariak, dantzariak eta herritarrak batu dira ospakizun honetara.
Helburuak:
- Hurbileko merkataritzaren inguruan sortu nahi den iruditeria indartzea. Urretxu Zumarragako merkataritza = kalitatezko eskaintza komertzail sendoa.
+
- Kideei eskertza eta aitortza egitea. Elkarrekin eskaintza hobea osatzeaz gain, indartsuago direlako profesionalki
Erabili den elementua nagusia: argia
Argia batasun eta sendotasunaren sinbolo gisa.
Merkatariaren egunean iada erabiltzen hasi ziren elementu hori, bideoan erabili dute eta gabonetan establezimenduetan egongo da
-Argiak merkatari bakoitzaren indarra irudikatzen du. Profesionaltasuna, gaitasuna
-Besteekin batera komunitatea argituko duena
-Erakusleihoetako argiak piztu ahala, tokiko saltokiek eskaintzen duten goxotasuna eta gertutasuna eta kalitatea
-Azkenik, plazan biltzean, argi bateratu horrek elkartearen logotipoaren forma hartzen du, kide izatearen eta esker onaren sinboloa, eta gogorarazten du, merkatariak elkar sostengatzen direnean, elkarrekin argitzen dutela guztion bizitza.
-Todas las luces en su conjunto Iluminan a la comunidad