Deialdi honen xedea da Zumarragako gazteen emantzipazio prozesuan laguntzea 2025 urtean, horretarako dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak arautuz.
Bi dirulaguntza lerro izango ditu:
—Etxebizitza alokairurako laguntza.
—Autoenpleguari laguntza: lokalaren alokairu gastuak, Proiektuaren gauzatze gastuak, egokitze lanak, tasak eta abar.
Onuradunak. Deialdia egiten den urteko abenduaren 31n 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, indarrean dauden antzeko beste laguntza batzuetarako eskubiderik ez dutenak eta ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztenak.
Bigarren lerroa merkataritzara ere bideratuta egongo litzatekeenez, zalantzarik bazenu edo laguntza izapidetzeko laguntzarik beharko bazenu, jar zaitez Urola garaiko Merkataritza Bulegoarekin harremanetan.
Ikusi HEMEN laguntzaren oinarriak.