Zer da kit digitala?
Enpresa guztietan digitalizazioa bultzatzeko diru-laguntzak dira.
Norentzat da?
Kit digitalak eskaintzen dituen irtenbide digitalak edozein sektoretakoak diren enpresa txikien, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara bideratuta daude.
Zer zerbitzu estaltzen dira diru-laguntzarekin?
- Webgunea eta interneteko presentzia
- Merkataritza elektronikoa
- Sare sozialen kudeaketa
- Bezeroen kudeaketa
- Enpresa- eta analisi-adimena
- Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak
- Prozesuen kudeaketa (Tikect Bai)
- Faktura elektronikoa
- Komunikazio seguruak
- Zibersegurtasuna
Zein da Kit Digitalaren diru-laguntzaren zenbatekoa?
ETEak eta autonomoak Kit Digitalaren bidez digitalizatzeko laguntzetan jasoko lituzketen kopuruak enpresa-segmentuaren eta aipatzen ari garen soluzio teknologikoaren tipologiaren araberakoak izango dira.
Enpresa-segmentuari dagokionez, 3 talde ezarri dira:
- Enpresa txikiak, 10 langiletik 49ra bitartekoak; enpresako bonu digitalaren zenbatekoa 12.000 €-koa da.
- Enpresa txikiak edo mikroenpresak, 3 eta 9 langile bitartekoak; enpresako bonu digitalaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.
- Enpresa txikiak edo mikroenpresak eta autonomoak, 0 eta 2 langile bitartekoak, 2.000 euroko bonu digitalarekin.
Garrantzitsua: diru-laguntzek ez dute BEZa estaltzen.