

Bi-Tartean Elkarteak ingurumenarekiko jasangarritasunaren alde egiteaz gain jasangarritasun sozialaren alde ere egitea oso garrantzitsua dela uste duenez herriko beste elkarte batzuekin kolaborazioak egiten ditu. Elkarteak uste du eragile ezberdinen arteko elkarlana ezinbestekoa dela herriak bizirik mantentzeko (herria bizirik mantentzeak, herritarrak bertan geratzeko aitzakiak izatea ekarriko du eta ondorioz bertan gehiago kontsumitu dezake). Eta horretarako elkar zaintza eta elkar babesa lantzen ditu.
Gainera kolaborazioek publiko ezberdinetara iristeko aukera ere ematen du.
Xabier Ormazabal Mendi Festa
Xabier Ormazabal bekaren harira egiten den mendi festa, urteen joanean era naturalean eta progresiboan mendi eta eskalada giroko adin guztietako jende askoren topagunea bihurtu da.
Antolatzen diren ekintzen artean tonbola bat izaten da. Merkatariek menditonbolarako opariak eman dituzte mendiarekin eta naturara egindako irteerekin zerikusia dutenak, testuinguru askotan merkatariak herritarren bidelagun izan daitezkeela adierazteko. Opariek txarteltxo bat izango dute, mezu pertsonal bat (oparia ze asmotarako egin den eta zertarako balioko duen zehaztuko duena) eta hurrengo erosketan deskontu bat eskainiko duena (establezimenduetara trafikoa bideratuko da horrela). Merkatariek, gainera, tonbolako oparien aurkezpena bere gain hartu dute (antolaketa, dekorazioa, etab.).
Gainera, haur eta gaztetxoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza gisa, familiei zuzendutako oka jolas erraldoiean jolasteko aukera eskainiko du elkarteak. Jolasaren ibilbidea osatu ahal izango da establezimenduz establezimendu salto eginez
Altxa burua
Bi-Tartean Elkarteak “Altxa burua” taldearekin kolaboratu du. “Altxa burua”, beste hainbat herrietan bezalaxe, mugikorren eta pantailen erabilerarekin arduratuta, haur zein nerabeek mugikorraz egiten duten erabileraren inguruko hausnarketa pizteko Urretxun eta Zumarragan elkartu den taldea da, herriko ikastetxeetako gurasoez osatuta.
Elkarteak “Geurea erabil dezakezu” ekintzan kolaboratuko du. Egitasmoaren helburua mugikorra erabili edota soinean emateko nerabeen premia hori baretzeko, telefonoz deitzeko beharra izanez gero, udal eraikinetako eta dendetako telefonoak erabili ahal izatea izango da.
Horretarako, ekimenarekin bat eginez, Urretxuko Udalak bereizgarri identifikagarriak diseinatu ditu, eraikin publikoetan eta proiektuarekin bat egin duen Bi-Tartean elkartearen zenbait erakusleihoetan jartzeko. Modu horretara, herrian zehar banatuta, nerabeek erraz identifikatu ahal izango dituzte puntu horiek.
Haur, nerabe zein gazteek udal eraikin edo komertzio batean bereizgarri hori ikusiz gero jakingo dute, inolako azalpenik eman behar izan gabe, bertako telefonoa erabili ahal izango dutela behar duten dei hori egiteko. Bestela ere, beti eman izan dugu aukera hori saltokiek, baina orain ikusgarriago egingo da.
Egitasmo honek agerian uzten du gertuko merkataritzaren indargune nagusi bat: gertutasuna eta herritarrekiko inplikazioa. Honek guztiak komunitate izaera indartzen du, elkar zaintza sustatuz.
Energia Azoka
UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako agentziak antolatu duen azokan merkatariek panela ipiniko dute, Hurbileko merkataritza: jasangarritasuna eta energia eraginkortasuna izenburupean. Bertan bestelako erosketekin alderatuta hurbileko merkataritzan kontsumitzeak dakartzan onurak azpimarratuko dira.
Azoka horretan, parte hartuko duten gainontzeko eragileak:
- UROLA GARAIKO IKASTETXEEN “SENTSIBILIZAZIO KANPAINA”:
- posterrak
- aholkuak
- jokoak
- esku-orriak
- maketak
- txapak eta imanak…
- 4 herrietako energia fotovoltaikoen inguruko panelak
- UGLE (Urola Garaiko Lanbide Eskola)
- Plaka fotovoltaiko mugikorra
- “mini” aire sorgailu eta eguzki plakak
- EGUZKI SUKALDE PARABOLIKOAK
- Mokadutxo bereziak (haragijale eta veganoentzat)
- Musika: D.J. EKIROK: soinuz beteriko izpiak (eguzki energiaren bidez, musika)
Gainera, Bi-Tartean Elkarteak beste hainbat elkarterekin ere egin du kolaborazioa:
–Zumarragako Adinekoen Kontseiluarekin, jubilatuen elkartearekin, Joxe Mari Iparragirre Institutuarekin, Geltokietako Jai Batzordearekin, UZ Trail kirol ekimenarekin, antolatzen dituzten ekintzetan hurbileko merkataritzan trukatzeko erosketa baleen zozketekin kolaboratuz
–Gurutze Gorriarekin, gabonetako zuhaitza ekimenarekin. Eskualdeko haur zaurgarriek opariak izan ditzaten, hainbat establezimenduk opari eskaerak zituzten gabonetako apaingarriak izan dituzte ikusgai eta herritarrek egi bihurtutako opariak horiek jasotzeaz arduratu dira.
–Katxalin elkartearekin. Zenbait establezimenduk Katxalin elkarteak diru bilketarako erabiltzen dituen produktuak izan dituzte ikusgai
–Lurra dantza taldearekin, urtero ospatzen duten garagardo festan kolaboratzen duten gizarte arloko elkarte batekin, elkarlana egiten laguntzen (aurten Marea Urdina elkartearekin). Errifa bat antolatzen dute elkarte horrentzat diru bilketa egiteko, eta merkatariek errifarako opariak ematen dituzte.
Altxa burua
La Asociación Bi-Tartean ha colaborado con “Altxa burua”. ” Altxa burua”, como en otros pueblos, es un grupo de padres y madres de los centros escolares de Urretxu y Zumarraga que, preocupados por el uso de los móviles y las pantallas, se ha reunido para reflexionar sobre el uso que hacen del móvil l@s niñ@s y adolescentes .
La asociación colabora en la acción “Geurea erabil dezakezu (Puedes usar el nuestro)”. El objetivo del proyecto es paliar la apremiante necesidad de l@s adolescentes de llevar el móvil a todas partes, y ofrecer que puedan utilizar los teléfonos de los edificios municipales y de los comercios en caso de necesidad de hacer una llamada.
Para ello, en sintonía con la iniciativa, el Ayuntamiento de Urretxu ha diseñado unos distintivos que se colocarán en los edificios públicos y en algunos de los escaparates de la asociación Bi-Tartean que se ha adherido al proyecto. De esta manera, distribuidos por todo el pueblo, los adolescentes podrán identificar fácilmente estos puntos.
Si l@s niñ@s, adolescentes y jóvenes observan este distintivo en un edificio municipal o comercio, sin necesidad de dar ninguna explicación, podrán utilizar su teléfono para realizar la llamada que necesitan. Cabe destacar, que siempre hemos dado esa oportunidad, pero ahora se hará más visible.
Este proyecto pone de manifiesto una de las principales fortalezas del comercio de proximidad: la cercanía y la implicación con la ciudadanía. Todo ello refuerza el carácter comunitario, fomentando el cuidado mutuo.
- pósters
- consejos
- juegos
- hojas de mano
- maquetas
- chapas e imanes…















