

Merkatariaren Eguna, lanbidea harrotasunez bizi duten profesionalen ospakizun eta aitortza jaia da. Bakoitza bere alorrean aditua eta aritua da, eta elkarrekin eskaintza komertzial sendoa ahalbidetzen dute, erakargarria eta kalitatezkoa.
Iaz bezela, egunean zehar merkatari bakoitzak aukeratutako moduan eta festa giroan ospatu du bere bezeroekin (zozketak eginez, eskaintza berezi bat eginez, etab.).
Iluntzean merkatariak elkartu egin dira, familia argazkia atera, mokadutxoa egin eta elkarrekin egoteko tartea hartzeko.
Elkartearen egoitzaren irekiera ere egin da, eraberritze lanak bukatu dira eta. Horregatik aurten mokadutxoa bertan egitea erabaki dute, irekieran merkatariek parte har dezaten.
Astean zehar ekintzaren promozioa egiteaz gain, elkartuta egotearen onura eta abantailak azalduz bazkide berriak kaptatzeko kanpaina ere egin du Bi-Tarteanek (sareetan eta presentzialki).
Izan ere, elkartean batuta, bakoitzak bere jarduna sendotzeaz gain, komunitate osoari mesede egiten dion merkataritza-sare sendoa sortzen dute. Eguna ilusioz ospatzeaz gain, merkatariek herriko ekonomian eta herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia nabarmendu nahi izan dute.











