Apirilaren 1etik 30era
Urtean zehar Urretxu-Zumarraga txartelaren erabilera saritzeko egingo diren kanpainetatik lehenengoa izango da.
Bezeroek Urretxu-Zumarraga txartela erabiltzen dutenean 10€ko deskontua lortu ahal izango dute erosketa egiten duten bakoitzean.
Deskontu-sari hauek ausaz aterako dira (modu aleatorioan) Rural Kutxako datafonoetan, eta bezeroaren txartelean egingo da 10€ hauen ordainketa. Hau da, bezeroak momentu horretan ez ditu 10€ gutxiago ordainduko baizik eta etxean bankuaren laburpena jasotzen duenean, orduan ikusiko du 10€ ordaindu zaizkiola.
Bezeroek 20€ko gutxieneko erosketa bat egiten duten bakoitzean izango dute 10€ko deskontua lortzeko aukera. Guztira 150 deskontu-sari egongo dira.