Ekainaren 2tik 30era
Urretxu Zumarraga txartelaren erabilera eta ondorioz tokiko kontsumoa sustatzeko, ekainean zehar gauzatuko den Urretxu-Zumarraga txartelaren beste kanpaina bat jarriko dugu abian:
Urola Garaia esperientziak
-4 lagunentzako 4 esperientzia-asteburu zozkatuko dira Urretxu Zumarraga txartela erabiltzen dutenen artean
30€ko gutxieneko erosketek edukiko dute aukera zozketan parte hartzeko.
Zozketa ekainean egindako erosketen artean egingo den arren esperientzia-asteburuak udazkenean izango dira. Esperientziek ostatua (Martiamuno landetxean eta Bergaretxe Geltokia apartamentuetan) + baliabide turistikoetarako sarrerak bilduko dituzte.
Zozketak bukaeran egingo dira txartelarekin egingo diren erosketa guztien artean. Beraz, geroz eta gehiago erabili orduan eta aukera gehiago egongo dira saria eskuratzeko.