Zer abantaila ditu elkartean sartzeak?

 

Abantaila ekonomikoak

Prestakuntza-ikastaroak egitea (ezagutzak eguneratu eta/edo hobetzea); finantza-erakundeekin hitzarmenak sinatzea; bazkideei mesede egiten dieten proiektuetan parte hartzea; beste enpresa batzuekin aliantzak sinatzea (baldintza ekonomiko hobeak lortzea).

 

Giza abantailak

Bakardade- edo bakartze-egoerak saihestea; arazoak eta esperientziak partekatzea; besteen bizipenetatik ikastea; beste kide batzuekin harremanak ezartzea (enpresa-lankidetzako proiektuetan bazkide izan daitezkeenak).

 

Abantaila komertzialak

Ekintza bateratuen ekimena; bezero eta hornitzaile izan daitezkeenekiko harremana.

Enpresen errealitatearekiko harremana: aholkularitza orokorra; laguntza eta finantzaketari buruzko informazioa bilatzea; proiektuen gida; sektorearen azterketa: mehatxuak eta aukerak. Ez dira ahaztu behar lan-hitzarmenen negoziazioetan lortutakoak bezain lorpen esanguratsuak; sektore osoak jasotzen ditu onura horiek, eta ez soilik elkarte-kuotak ordaindu eta lan altruista egiten dutenek.