Merkataritza Bulego Teknikoen sarea, autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei arreta eta laguntza emateko sortu da.

Lantalde integratu eta koordinatu gisa modu egituratu eta eraginkorrean erantzuten die eskualde nahiz zonalde ezberdinetako merkatariei.

MBTen sareak hiri-merkataritzaren egoera gertutik ondo ezagututa, inguru bakoitzeko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzen eta denboran irauten lagunduko duten prozesuak sustatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta beste erakunde publiko batzuen politika berrien garapenean laguntzen du.

Gure eskualdean Urola Garaiko Merkataritza Bulego Teknikoa daukagu Bi-Tartean Elkartearen egoitzan kokatuta. Bi-Tartean Elkarteak halako bulego bat eskualdean edukitzeko garrantziaz jabetuta, urtero landu eta gauzatzen du bulego teknikoaren eskaera.

Hauek dira Urola Garaiko Merkataritza Bulego Teknikoak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  1. BEHATOKIA, ANALISIA ETA AZTERKETAK.
  2. INFORMAZIOA
  3. FORMAKUNTZA
  4. KUDEAKETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA
  5. LANKIDETZA / PROIEKTUEN BULEGOA. DINAMIZAZIOA ETA BESTE BATZUK
  6. KONTSULTETARAKO AHOLKULARITZA ETA ARRETA eta DIRULAGUNTZEN TRAMITAZIOA

 

MISIOA

Bi-Tartean Elkarteak eskatzen duen Merkataritza Bulego Teknikoaren helburu nagusia, informazioaren, aholkularitzaren eta formakuntza eskaintzaren bidez merkataritza sektoreko enpresen lehiakortasuna eta jarduera ekonomikoa sustatzea eta hobetzea da, beti ere euskararen, berdintasunaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik abiatuta. Gainera, Urola Garaia kalitatezko merkataritza-gune gisa kokatzeko beharrezko baldintzak sortzen laguntzeko dinamizazio-jardueren garapena bultzatzea ere badu xede.

 

IKUSPEGIA

Urola Garaiko jardun-eremuan, merkataritza-sektoreko enpresentzat, merkatari elkarteentzat eta erakunde publiko nahiz pribatuentzat erreferentziazko eragile integrala eta aktiboa izatea merkataritza-jarduerara bideratutako herrialde, eskualde nahiz udal mailako ekimenen hedapenean eta bitartekaritzan nahiz ekimen propioen diseinuan eta garapenean.

 

BALIOAK

Leihatila bakar gisa jardutea: informazioa, aholkularitza eta formakuntza

Irisgarria eta hurbilekoa izatea

747 48 61 52

DEITU

Labeaga 56, Urretxu
(Bi-Tartean Elkartearen egoitzan)