Azaroaren 27tik urtarrilaern 5era arte gauzatuko da kanpaina.
Hainbat ekintza barne hartuko ditu:
-Urretxu eta Zumarragako kaleak argiz apainduko dira
-Establezimenduetan bereizgarria jarriko da. Iaz bezala, ateak lazo gorri handiarekin apainduko dituzte. Kaleetan opari magikoak irudikatuko ditugu horrela.
-Establezimenduetan erosketen truke Olentzero eta Mari Domingiren zakuaren zozketarako boletoak banatzen hasiko gara. Zozketa abenduaren 22an egingo da.
-Areizaga Kalebarrenen tonbola bat jarriko da (abenduaren 15tik aurrera). Erosketak herrian egin daitezen bultzatzeko ekintza gisa antolatu da, izan ere, tonbolan trukatzeko boletoak kanpainara atxikitako establezimenduetan egindako erosketetan lortuko dira.
-OSTIRAL MAGIKOAK antolatu ditugu.
Establezimenduak eta kaleak bizitzeko eta herrian kontsumitzeko plan gisa sortuko dira, herrian erosteak dakarren magiak herria bizitzeko aukera ematen duela ikusarazteko.
Gastu ihesa sahiesteko, ostiraletan Areizaga Kalebarrenen nahiz establezimenduetan kontsumoa sustatzeko giro magikoa sortuko da.
Areizaga Kalebarrenen:
Abenduak 15
-Tonbola irekiko da
-Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko, argazkilari bat egongo da. Hurrengo egunetan argazkiak dendetan banatuko dira jendeak berea topatu eta etxera eraman dezan
-Argazkia ateratzen dutenen artean txokolatea eta txurroak hartzeko tiketak banatuko dira
Abenduak 22
-Olentzero eta Mari Domingiren zakuaren zozketa egingo da, erosketa baleak zozkatuko dira
-Gaztainak jateko tiketak banatuko dira
Abenduak 29
-Haurrentzako atrakzioak egongo dira 17:00-20:00 Euskadi eta Gernikako Arbola plazetan