Herrian erostearen magia

Azaroaren 27tik urtarrilaern 5era arte gauzatuko da kanpaina.

Hainbat ekintza barne hartuko ditu:

-Urretxu eta Zumarragako kaleak argiz apainduko dira

-Establezimenduetan bereizgarria jarriko da. Iaz bezala, ateak lazo gorri handiarekin apainduko dituzte. Kaleetan opari magikoak irudikatuko ditugu horrela.

-Establezimenduetan erosketen truke Olentzero eta Mari Domingiren zakuaren zozketarako boletoak banatzen hasiko gara. Zozketa abenduaren 22an egingo da.

-Areizaga Kalebarrenen tonbola bat jarriko da (abenduaren 15tik aurrera). Erosketak herrian egin daitezen bultzatzeko ekintza gisa antolatu da, izan ere, tonbolan trukatzeko boletoak kanpainara atxikitako establezimenduetan egindako erosketetan lortuko dira.

 

-OSTIRAL MAGIKOAK antolatu ditugu.

Establezimenduak eta kaleak bizitzeko eta herrian kontsumitzeko plan gisa sortuko dira, herrian erosteak dakarren magiak herria bizitzeko aukera ematen duela ikusarazteko.

Gastu ihesa sahiesteko, ostiraletan Areizaga Kalebarrenen nahiz establezimenduetan kontsumoa sustatzeko giro magikoa sortuko da.

Areizaga Kalebarrenen:

 

Abenduak 15

-Tonbola irekiko da

-Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko, argazkilari bat egongo da. Hurrengo egunetan argazkiak dendetan banatuko dira jendeak berea topatu eta etxera eraman dezan

-Argazkia ateratzen dutenen artean txokolatea eta txurroak hartzeko tiketak banatuko dira

Abenduak 22

-Olentzero eta Mari Domingiren zakuaren zozketa egingo da, erosketa baleak zozkatuko dira

-Gaztainak jateko tiketak banatuko dira

 

Abenduak 29

-Haurrentzako atrakzioak egongo dira 17:00-20:00 Euskadi eta Gernikako Arbola plazetan

La campaña se desarrollará del 27 de noviembre al 5 de enero.
Incluye diversas acciones:
-Las calles de Urretxu y Zumarraga se decorarán con iluminación navideña
-Se colocará un distintivo en los establecimientos. Al igual que el año pasado, se decorarán las puertas con un gran lazo rojo. Así representaremos en las calles regalos mágicos.
-Se repartirán boletos para el sorteo del saco de Olentzero y Mari Domingi por las compras en los establecimientos adheridos a la campaña. El sorteo se realizará el 22 de diciembre.
-Se colocará una tómbola en Areizaga Kalebarren (a partir del 15 de diciembre). Se organiza como un acto de promoción de la compra en el municipio, ya que las papeletas de la tómbola se obtendrán en las compras realizadas en los establecimientos adheridos a la campaña.
-Se organizarán VIERNES MÁGICOS.
Se organizarán acciones para vivir las calles y los establecimientos, para hacer ver que la magia de comprar en el pueblo permite vivirlo.
En Areizaga Kalebarren:
15 de diciembre
-Se inaugurará la tómbola
-Se podrán sacar fotos con Olentzero y Mari Domingi. En los próximos días se repartirán las fotografías en las tiendas para que la gente pueda encontrarlas y llevárselas
-Se repartirán tickets para canjear por chocolate y churros
22 de diciembre
-Sorteo de vales de compra de Olentzero eta Mari Domingiren zakua
-Reparto de tickets para canjear por castañas
29 de diciembre
-Habrá animación en las plazas Euskadi y Gernikako Arbola 17:00-20:00