Ber4.BERRASMATU

Berrerabili fasean bildu genituen galtza bakeroetatik abiatuta Mairi Emakumeen Elkarteko kideek eta Ur Lantokiak mantalak josi dituzte. Mantala hauek, batetik, Urretxuko eta Zumarragako elkarteei oparitzeko sortu dira kulturaren, kirolaren eta gizartearen alde, orohar, herriaren alde egiten duten lanaren aitortza eta eskertza opari gisa.

Bestetik, beste kopuru bat herritarren artean zozkatuko da (azaroaren 14tik 25era kanpainara atxikitako establezimenduetan 40€ko gutxieneko erosketen artean). Mantal hauek Urretxuko eta Zumarragako sortzaile ezberdinek pertsonalizatu dituzte.

Mantal hauek azaroaren 14tik 25era Zelai Arizti Kultur Etxeko sarreran egongo dira erakusgai eta egun horietan kanpainara atxikitako establezimenduetan 40€ko gutxieneko erosketen artean zozkatuko dira.