Ber4. Berrerabili, Berrasmatu, Berpiztu, Berreskuratu

Jasangarritasunarekin lotuta dagoen kanpaina da, eta ingurumenarekiko jasangarritasunaz gain jasangarritasun sozialari heltzen dio, gure inguruari balioa emanez. Herriari eta herrigintzari balioa emanez.

Kanpaina 4 fasetan burutuko da eta fase bakoitza Ber4 izen nagusiak biltzen dituen kontzeptuaren inguruan gauzatuko da.

  1. Berrerabili. Aukera berri bat eman. Pandemia osteko eszenatoki berri batean gaude eta aukera berri hau baliatuko dugu. Sinergia berriak ari dira sortzen gure kaleetan eta Bi-Tarteanek parte hartu nahi du. Nola adieraziko du? Erabiltzen ez ditugun galtza bakeroak jaso eta erabilpen berri bat emango diegu, berrerabili egingo ditugu.
  2. Berrasmatu. Egokitu. Gauza berriak sortu. Lan egitekok modu berriak, elkarlanean aritzeko modu berriak. Nola? Galtza bakeroekin mantalak sortuko ditugu. Mantala zerbait egiten duenak, zerbait sortzen duenak janzten du. Proaktiboa denak. Mantala hauek batetik, Urretxun eta Zumarragan dauden elkarteentzako egingo dira, herriarengatik egiten duten lanaren aitortza eta eskertza opari gisa; eta bestetik, herritarren artean zozkatuko dira. Herritarren artean zozkatuko diren mantalak herrietako sortzaile ezberdinek pertsonalizatuko dituzte.

Mantalak, Mairi Elkarteak eta Ur Lantokiak egingo dituzte.

  1. Berpiztu. Ilusioa eta pasioa berpiztu. Nola? Mantalak erakutsiko dira.

-Elkarteentzako egindako mantalak kaleetan erakutsiko dira. Erakusleihoetan edo kalean, denda, taberna edo zerbitzu enpresen aurrean manikietan kokatuz.

-Herriko sortzaile ezberdinek egindako mantalak Zekai Arizti kultur etxeko harreran erakusgai jarriko dira

  1. Berreskuratu. Herria bizirik. Sinergia berriak. Elkarlana. Nola irudikatuko dugu? Amaiera ekitaldia. Jai giroa. Herrietako eragile ezberdinak, elkarteak, artistak, merkatariak, herritarrak bilduko dituen ekintza. Kanpaina jasoko duen ikusentzunezkoaren proiekzioa, musika eta dantza, sortzaileek pertsonalizatutako mantalen aurkezpena eta mokadutxoa.