Ber4. BERRESKURATU

Ber4 kanpainaren amaiera ekitaldia elkarrekin ospatu genuen! Eskerrik asko gerturatu zineten elkarte, sortzaile eta herritar guztioi! Zoragarria herria bizi duten eragile guztien arteko topagunea!

Dantzagirako Uxue Kerejeta, Oihane Vicente eta Andoni Salamerok hasiera ederra eman zioten ekitaldiari doinuekin, gorputzarekin eta hitzekin dantzatuz.

Kanpaina jasotzen duen ikusentzunezkoak zortzi hilabetetan gauzatu den kanpainaren nondik norakoak azaldu zituen.

Bi-Tarteanek herriaren alde lan egiten duten elkarteei aitortza egin eta eskerrak emateaz gain, elkartekide izan diren eta aurten erretiroa hartu duten merkatariei ere omenaldia egin nahi izan die beren ibilbidea aitortu eta eskertuz.

Elkarteei egindako mantal emateen argazkiak erakutsi ziren.

Bukatzeko, Urteaga-Urkulegi, Makatza eta Behieko ekoizleen eskutik mokadutxoa egiteko aukera izan zen.

Hau guztia, sortzaileek pertsonalizatutako mantalek apaindutako espazioan.