Eneregiaren aurrezpenerako neurriak

Entzungo zenuten moduan, duela aste batzuk eneregiaren aurrezpenerako neurri berri batzuk sartu ziren indarrean, merkaritza establezimenduei eragiten dietenak. Neurriak zehazten dituen araua honakoa da:

Real Decreto-ley 14/2022, de 1 de agosto, de medidas de sostenibilidad económica en el ámbito del transporte, en materia de becas y ayudas al estudio, así como de medidas de ahorro, eficiencia energética y de reducción de la dependencia energética del gas natural.

Neurri hauek, nahitaez bete beharrekoak, dagoneko indarrean daude. Merkataritza establezimenduei dagokienean, honakoak dira esanguratsuenak:

 

– Aire girotua 27 gradutan jarri ahal izango da, hotzenera jota. Ostalaritzaren kasuan 25 gradutaraino jaitsi ahal izango da.

– Berogailua 19 gradutan jarri ahal izango da, beroenera jota.

– Aire girotua edo berogailua martxan dagoenean saltokiko ateak itxita mantentzea.

– Erakusleihoko argiak beranduenez gaueko 22:00tan itzaltzea.

– Klimatizazio ekipamenduen mantenimendu errebisioak eguneratuta izatea.

– Saltokian hezetasun erlatiboa %30 eta %70 bitartean izatea.

 

Gainera, saltokian neurri hauek betetzen direla adierazi beharko da.