Funts teknologikoa laguntzen programa

Xedea eta helburua
 
Eduki teknologiko, berritzaile eta iraunkorreko proiektuen garapena finantzatzea, mikroenpresek, merkataritzako enpresa txiki eta ertainek aurkeztuta, jarduera komertzialaren kudeaketan eta haren negozio-ereduan eragiten dutenak, eta kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-, kokapen- eta banaketa-modalitateetara egokitzen direla bermatzea, enpresak lehiakorragoak eta malguagoak izan daitezen.

Enpresa onuradunak

Kategoria hauek bereiziko dira:

– Mikroenpresa: 10 pertsona baino gutxiago dituen enpresa, urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.
 
– Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago dituen enpresa, urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena.
 
– Enpresa ertaina: 250 pertsona baino gutxiago okupatzen dituzten enpresak, urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenak edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.
 
ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
 
Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren 45, 46 edo 47 kodeetan sartutako jardueretako batekin.
 
Laguntzen bateragarritasuna.
 
Helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo entitate publiko nahiz pribatutatik datozenak, baldin eta programa honen diru-laguntza finantzatzen duenaren kostu bera estaltzen ez badute.
 
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak
 
a) Eraldaketa digitalerako gastuak
b) Saltokia eraldatzeko gastuak
c) Iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko gastuak
d) Hornidura kateari eta trazabilitateari dagozkion gastuak
 
Gutxieneko inbertsioa
 
Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioa 1.500 €-koa izango da, zerga guztiak kenduta (BEZa kanpo).
 
Eskaerak aurkezteko epea
 
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna apirilak 28.
 

Informazio gehiago