Gabonak 2022. Herrian erostearen magia

“Herrian erostearen magia” izenburupean ekintzaz betetako kanpaina da aurtengoa.

Hainbat ekimen bilduko ditu:

  1. Establezimenduetan bereizgarriak jarriko ditugu. Ateak lazo gorri haundi batekin apaindu dira. Kaleetan opari magikoak irudikatu dira horrela
  2. Erakusleihoak ere apainduko dira. Beste urte batez Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen duten erakusleiho lehiaketa kudeatuko da bulegotik 
  3. Mari Domingiren irudi erraldoia sortu da Areizaga Kalebarrenen Olentzerorekin batera gabonen ikur izan dadin.
  4. Bonuak. Abenduaren 1etik 31ra bitartean erabili ahal izango dira kanpainara atxikitako establezimenduetan, gutxieneko 10€ko erosketa eginda. Bonuen salmenta Bi-Tartean Elkartearen bulegoan egingo da abenduaren 1ean hasita eta agortu arte salduko dira. NAN bakoitzarekin bono bakarra jaso ahal izango da. 40€ ekarri eta 50€ bihurtu.
  5. Olentzero eta Mari Domingiren zakua boletoak. Kanpainara atxikitako establezimenduetan abenduaren 1etik 17ra egindako erosketen truke boletoak banatuko dira. Boleto hauek zenbaki berdina izango duten bi zatiz osatuta egongo dira eta bezeroak zati bat gordeko du eta bestea Areizaga Kalebarrenen abenduaren 17an jarriko den zakura bota beharko du. Egun horretan eguerdiko 14:00tan 100€ko 5 erosketa bale zozkatuko dira zakuan dauden boleto guztien artean. Irabazleak momentuan bertan egon eta zenbaki saritua erakutsi beharko du saria eskuratu ahal izateko.
  6. Abenduaren 16 eta 17rako asteburu magikoa prestatu du Bi-Tartean Elkarteak. Helburua gure herriarentzat hain beharrezkoa den kaleko bizia sortzea izango da eta kale ekintza ezberdinak egingo dira: Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak, txu txu trena, Asier Kidam magoa, “Zirkun Zirko” zirko kalejira, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, haurrentzako jolasak, txolokatea, gaztainak…