GOGOZ ETA PREST

Ai 2021! A Ze urtea … Eta 2020a hobea izango zela pentsatu genuen, baina gure herrien arteko “muga” bezalako zientzia fikziozko egoerak bizitzera iritsi gara, sinestezina. Gaur egun oraindik, ziurgabetasuna gainean daramagu, baina horrekin ere hasi gara bizitzen, eta gozatzen saiatzen.

Hala ere, ezin dugu esan ezer ikasi ez dugunik, geure burua berrasmatu, birmoldatu eta zutik jarraitzeko modua bilatzen saiatu gara, eta horretarako zuen babesa funtsezkoa izan da.

Elkargune soziala izan gara askotan, iritzi eta ikuspuntu desberdinak entzun eta elkarbanatu ditugu, zuen lanbide eta familia egoeren araberakoa; oso egoera ohikoa izaten zen hori dala pare bat hamarkada herriko dendetan, polita izan da.

Elkar ezagutu dugu, edo gehiago ezagutu dugu elkar. Eta elkar ikusten jarraitzea espero dugu, orain zertxobait gehiago baitakigu zuetaz, zuen beharretaz, eta hauei erantzuna emateko prest gaude. Zuek ere, orain gehiago dakizue gutaz, eskaini dezakegun guztiaz.

Eta oporretatik itzuli gara jada, beti bezain beharrezkoak, edo inoiz baino beharrezkoagoak; eta zuen beharrak entzuten jarraitzeko prest gaude, elkarrekin hazteko, hemen egoten jarraitzeko.

Zuri, behar izan zaitugunean hor egoteagatik, Eskerrik asko! Eta ikasturte honetan? Gure ondoan jarraituko duzu?

Itzuli gara,
GOGOZ ETA PREST

Urretxu-Zumarragako dendak