KIT DIGITALA

 
Zer da kit digitala?
 
Enpresa guztietan digitalizazioa bultzatzeko diru-laguntzak dira.
 
 
Norentzat da?
 
Kit digitalak eskaintzen dituen irtenbide digitalak edozein sektoretakoak diren enpresa txikien, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara bideratuta daude.
 
 
Zer zerbitzu estaltzen dira diru-laguntzarekin?
 
  1. Webgunea eta interneteko presentzia
  2. Merkataritza elektronikoa
  3. Sare sozialen kudeaketa
  4. Bezeroen kudeaketa
  5. Enpresa- eta analisi-adimena
  6. Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak
  7. Prozesuen kudeaketa (Tikect Bai)
  8. Faktura elektronikoa
  9. Komunikazio seguruak
  10. Zibersegurtasuna
 
Zein da Kit Digitalaren diru-laguntzaren zenbatekoa?
 
ETEak eta autonomoak Kit Digitalaren bidez digitalizatzeko laguntzetan jasoko lituzketen kopuruak enpresa-segmentuaren eta aipatzen ari garen soluzio teknologikoaren tipologiaren araberakoak izango dira.
 
Enpresa-segmentuari dagokionez, 3 talde ezarri dira:
 
  • Enpresa txikiak, 10 langiletik 49ra bitartekoak; enpresako bonu digitalaren zenbatekoa 12.000 €-koa da.
  • Enpresa txikiak edo mikroenpresak, 3 eta 9 langile bitartekoak; enpresako bonu digitalaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.
  • Enpresa txikiak edo mikroenpresak eta autonomoak, 0 eta 2 langile bitartekoak, 2.000 euroko bonu digitalarekin.

Garrantzitsua: diru-laguntzek ez dute BEZa estaltzen.

Informazio gehiago