EBAZPENA, 2023ko otsailaren 23koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa (MEC) finantzatzera bideratutako 2022ko deialdiko aurrekontu-kreditua.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren 2022ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren (MEC).
Deialdi horren 17. oinarriak xedatzen duenez, dirulaguntzen eskabideak erregistro elektronikoaren data eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira, deialdirako erabilgarri dagoen kredituaren mugaraino. Oinarri horrek ezartzen du, halaber, 2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, laguntza berriak ematea eten egingo dela eta ebatzi gabe dauden eskabideak ezetsi egingo direla.