Pintxo Tour

Martxoaren 7tik 31ra

Martxoan zehar gauzatuko den “PINTXO TOUR” kanpainak batetik elkartearen kide diren tabernariak, eta bestetik, gainontzeko elkartekideak bilduko ditu.

Izan ere, BIDEZAR, HIRUKIA eta TXINDOKI tabernek pintxoak banatuko dituzte gainontzeko elkartekideek euren bezeroen artean banatuko dituzten txartelen truke. Pintxoak, martxoaren 7tik 31ra banatuko dira astelehenetik ostegunera, 18:00tik 21:00rako ordutegian. Taberna hauetara gerturatzen direnek, beraz, bere kontsumizioa hartzerakoan pintxoa doan izango dute txartela entregatuta. Pintxoak agortu bitartean banatuko dira.

Esan bezala, pintxoarekin trukatzeko txartelak elkartearen kide diren merkatariek banatuko dituzte euren bezeroen artean   20€ko gutxieneko erosketa bat egiten duten bakoitzean. Txartelak martxoaren 7tik 31ra banatuko dira agortu bitartean.