Stock Azoka

DATA: Martxoak 1, asteazkena

ORDUTEGIA: 10:00-20:00 (ez da eguerdian itxiko)

LEKUA: Zelai Arizti (karpan)

Aurten ere neguko Stock Azoka antolatuko da martxoa hasieran. Iaz ez bezala, aurten denda aurrean ez ezik, azokan ere elkartuko dira zenbait merkatari. Hale ere, eta Zumarragako plazako lanak direla eta, oraingo berrikuntza leku aldaketa izango da: Zelai Ariztiko karpan ospatuko da. Horrela bada, 13 merkatari egongo dira Zelai Ariztiko karpan eta beste 15 merkatarik denda aurrera aterako dituzte euren dendetako gaiak. Guztira 28 izango dira parte hartzaileak.

Bestetik esan, azoka dinamizatzeko asmoz, arratsaldean Haur txokoa jarriko dela eta txokolate jana ere antolatuko dela. Haur txokoa 17:00tik 20:00ra egingo da eta txokolate jana, berriz, 17:30ean. Txokolatea, bukatu bitartean banatuko da.

Txokolatea eskuratzeko ticketak azokan parte hartzen duten dendetan egunean bertan erosketa eginda lortuko dira. Ticketak ere, bukatu bitartean banatuko dira.