«TicketBai» fakturazio aplikazioa euskaraz jartzeko laguntzak

Urretxuko establezimenduetan «TicketBAI» fakturazio aplikazioa euskaraz jartzen dutenei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

 

Onuradunak

Jarduera ekonomikoa Urretxuko udalerrian kokatuta dauden lokaletan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte.

Dirulaguntza hauen aplikazio eremutik kanpo daude 15 langiletik gorako enpresak edo entitateak.

 

Eskabideak eta aurkezteko epea

2023ko urriaren 31a izango da urte horretako dirulaguntza eskaerak aurkezteko azken eguna.

 

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak    

Eskaerarekin batera, eskatzaileak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

-NAN-a // entitate eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta estatutuak, Elkarte Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta // eraketa kontratua, IFZ eta sozietate zibila edo ondasun-komunitatea osatzen duten pertsona guztien NANa edo baliokidea.

-Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorriko dena (agiri hauetako edozeinek balioko du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta edo bankuak egindako egiaztagiria.

-Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez.

-Jarraian adierazten den dokumentazio espezifikoa:

  • TicketBAI fakturazio aplikazioa (softwarea) euskaraz erosketa-tiketak igortzeko moldatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Egindako gastuen jatorrizko fakturak.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa.

Eskaera bakoitzak «TicketBAI» aplikazioa euskarara egokitzeko moldaketaren kostuaren %30eko dirulaguntza jasoko du, gehienez ere, 250 €.

 

Informazio gehiago