URRETXU-ZUMARRAGA TXARTELA: 10€ko deskontua kanpaina

Apirilaren 1etik 30era

Urtean zehar Urretxu-Zumarraga txartelaren erabilera saritzeko egingo diren kanpainetatik lehenengoa izango da.

Bezeroek Urretxu-Zumarraga txartela erabiltzen dutenean 10€ko deskontua lortu ahal izango dute erosketa egiten duten bakoitzean.

Deskontu-sari hauek ausaz aterako dira (modu aleatorioan) Rural Kutxako datafonoetan, eta bezeroaren txartelean egingo da 10€ hauen ordainketa. Hau da, bezeroak momentu horretan ez ditu 10€ gutxiago ordainduko baizik eta etxean bankuaren laburpena jasotzen duenean, orduan ikusiko du 10€ ordaindu zaizkiola.

Bezeroek   20€ko gutxieneko erosketa bat egiten duten bakoitzean izango dute 10€ko deskontua lortzeko aukera. Guztira 150 deskontu-sari egongo dira.