URRETXU ZUMARRAGA Txartela Supersariak

Maiatzaren 5etik 31ra

 

Urretxu Zumarraga txartelaren erabilera eta ondorioz tokiko kontsumoa sustatzeko, maiatzean zehar gauzatuko den Urretxu-Zumarraga txartelaren beste kanpaina bat jarriko dugu abian:

 

Urretxu Zumarraga txartela SUPER SARIAK Maiatza

 

-1000€ zozkatuko dira Urretxu Zumarraga txartela erabiltzen dutenen artean

-500€ zozkatuko dira eduki ez, eta txartela ateratzen dutenen artean

20€ko gutxieneko erosketak edukiko dute aukera zozketan parte hartzeko.

Zozketak bukaeran egingo dira txartelarekin egingo diren erosketa guztien artean eta txartela ateratzen duten guztien artean. Beraz, geroz eta gehiago erabili orduan eta aukera gehiago egongo dira saria eskuratzeko.

1000€ko eta 500€ko sariak erosketa bale batzuk izango dira eta kanpainara atxikitako denda, taberna eta zerbitzuetan gastatzeko izango dira. (Aurrerago azalduko dira bale sarien erabileraren inguruko xehatasunak).