Urretxuko eta Zumarragako merkataritza indartsu

Urretxuko eta Zumarragako merkataritzak indartsu dagoela azaldu zuen beste behin ere atzo Gipuzkoako Merkatarien Federazioak bere 90. urteurrena ospatzeko egin zuen 4. jardunaldian. Jardunaldia Zelai Arizti Kultur Etxean egin zen eta merkatari ugarik hartu zuen parte. Odile Rodriguez de la Fuente biologoak merkataritzan ere jasangarritasunak duen paperaz eman zuen hitzaldia.

Aurrez, Urbe eta Urdangarin saltokiek, urte luzean ondo egindako lanaren ondorioz daramaten ibilbideagatik aitortza eta eskertza jaso zuten. Gainera, bost merkatarik zuzenean bere arrakastaren gakoak konpartitu zituzten eta beste hainbesteren kasuak bideo bidez ikusi ahal izan ziren.

Batzuk zein besteek hitza hartu zutenean argi azaldu zuten kontsumo ohituren aldaketen aurrean, beren saltokiak berritzen eta egokitzen ari direla eta eraldaketa digitala eta jasangarritasuna eskutik hartuta bere negozioak eguneratzen ari direla etengabe.

Baina batez ere, bezeroari zerbitzu onena eskaintzea bilatzen dutelako duten onena ematen dutela azpimarratu zuten, pasioz, ilusioz, bezeroari balioa emanez eta bezeroa zainduz. Eta eskertu zuten bezeroak eurengan jartzen duen konfiantza.

Jarrai dezatela Urretxuko eta Zumarragako merkatariek erosketa esperientzia txikienak ere berezi egiteko duten gaitasuna indartzen! Eskerrik asko!

El comercio de Urretxu y Zumarraga hizo alarde una vez más de su buen hacer en la 4ª jornada que la Federación de Comerciantes de Gipuzkoa organizó con motivo de su 90 aniversario. La jornada se celebró en Zelai Arizti Kultur Etxea y contó con la participación de much@s comerciantes. La bióloga Odile Rodríguez de la Fuente ofreció una conferencia sobre el papel de la sostenibilidad en el comercio.

Con anterioridad, los comercios Urbe y Urdangarin recibieron un sentido homenaje por su larga  trayectoria fruto de su buen hacer durante décadas. Además, cinco comerciantes compartieron directamente las claves de su éxito y otras tantas lo hicieron en vídeo.

Un@s y otr@s explicaron que ante los cambios en los hábitos de consumo, están innovando y adaptando sus establecimientos y están actualizando sus negocios constantemente de la mano de la transformación digital y la sostenibilidad.

Pero, sobre todo, subrayaron que con el objetivo de ofrecer el mejor servicio dan lo mejor de sí mism@s con pasión, ilusión y poniendo en valor y mimando a cada cliente. Agradecieron la confianza que depositan en ell@s.

¡Que no desaparezca esa capacidad que tienen los y las comerciantes de Urretxu y Zumarraga para hacer especial cada pequeña experiencia de compra! Eskerrik asko!