Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak.

Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

 

Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren diru- laguntzak, bere jarduera ekonomikoa Urretxuko udalerrian kokatuta dauden lokaletan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte.

 

Eskabideak aurkezteko epea

2023ko urriaren 31a izango da urte horretako diru- laguntza eskariak aurkezteko azken eguna.

 

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera, eskatzaileak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

-NAN-a // entitate eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta estatutuak, Elkarte Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta // eraketa kontratua, IFZ eta sozietate zibila edo ondasun-komunitatea osatzen duten pertsona guztien NANa edo baliokidea.

-Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorriko dena (agiri hauetako edozeinek balioko du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta edo bankuak egindako egiaztagiria.

-Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez.

-Jarraian adierazten den dokumentazio espezifikoa:

—Edozein kasutan eta kasu guztietan:

Egindako gastuen jatorrizko fakturak.

—Errotuluen kasuetan:

a)    Errotuluaren izena jasotzen duen agiria edo argazkia.       

b)    Udalak emandako irekitze-baimena edo hori egiaztatuko duen agiria.

—Irudi korporatiboaren kasuetan: Irudi korporatiboa bera (formatu digitalean edo paperean), testu osoa agertuz.    

—Webguneen kasuetan:

Webgunearen helbidea.

 

Bete beharreko baldintzak

Diru-laguntza jasotzeko baldintza hauek bete behar dira:       

—Edozein kasutan eta kasu guztietarako:

a)    Testuak zuzen idatzita egon beharko du.

b)    Diru-laguntza jaso behar duen ekintza 2022eko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31a bitartean egindakoa izango da.         

c)    Erabilitako edukietan hizkuntza eta irudi ez sexistak bermatzea.

—Errotuluen eta irudi korporatiboaren kasuetan:

a)    Ez da kontuan hartuko izen berezia, baizik eta langintza mota edo jarduera profesionalaren adierazlea.

b)    Testua euskaraz edo elebietan izatea, bai errotuluen kasuan bai irudi korporatiboan. Testu elebiduna denean, euskaraz eta gazteleraz parekoa izan behar du (neurriz, edukiz…).       

c)    Irudi korporatiboaren diseinuari bakarrik emango zaio diru-laguntza (ez zaio laguntzarik emango irudia eramango duten elementuei: poltsa, kartazal, bisita txartel, inprimaki, e.a…).

—Web guneen kasuan:

a)    Urretxun izatea helbide fiskala.

b)    Webgunea euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan egotea. Hainbat hizkuntzatan dagoenean, euskarazko testuaren portzentajea gainerako hizkuntzen antzekoa izango da eta, lehentasunez sarreran euskarazko hautapena egina egon beharko du.

 

Diru-laguntzen zenbatekoa

Eman beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

- Errotuluen kasuetan.

Euskara hutsean jarritako errotuluaren kostuaren %50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.

Elebietan jarritako errotuluaren kostuaren %30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.

- Irudi korporatiboaren kasuetan.

Euskarazko irudi korporatiboa diseinatzearen kostuaren
%50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.       

Irudi korporatibo elebiduna diseinatzearen kostuaren
%30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.

– Webguneen kasuetan.

Web orria euskaraz bakarrik eginez gero, Kostuaren %50ekoa izango da diru- laguntza, gehienez ere, 500,00 €.        

Web orria euskaraz eta beste hizkuntzatan eginez gero, kostuaren %30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere, 250,00 €.

Informazio gehiago